'Bi txirula', Zumaian aurkeztu ondoren Berlinera

Baleike.Eus 2017ko azaroaren 29a

'Bi txirula' filmaren aurkezpena egin zuten atzo. (Baleike.eus) Zumaiako Euskararen Asteko egitarauaren barruan, Bi txirula filma aurkeztu zuten atzo, asteartea. Iñigo Garcia gidoilari eta zuzendaria, Jose Luis Barredo argazki zuzendaria nahiz Iker Hazas eta Jon Garcia aktoreak izan ziren aurkezpenean, eta bertaratutako herritarrek horiei galderak egiteko aukera izan zuten. Bi txirulak Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten, Zinemira sailean, eta Irizar sarirako hautagaia ere izan zen. Zinemaldiaren ondoren, Gernikan eta Zumaian eman dute filma, eta orain nazioarteko bidea hasiko du. Ostiral honetan bertan Berlinen ikusi ahal izango da, Alemaniako hiriburuko Euskal Etxeak antolatutako Baskisches Filmfestival 2017 jaialdiaren barruan. Ostiralean izango da saioa eta Iñigo Garcia eta iker Hazas izango dira lana aurkezten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide