'Go!azen 4.0' antzezlanerako sarrerak agortu dira Azpeitian, Zumaian eros daitezke oraindik

Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 28a, 18:26

Igandean ikusi ahal izango da obra Azpeitian, eta, guztira, 500 sarrera saldu dituzte. Zumaian abenduaren 23an taularatuko dute antzezlana, eta gelditzen dira sarrerak oraindik.

Go!azen 4.0 antzezlana ikusi ahal izango da igandean, abenduak 3, Azpeitiko Soreasu antzokian, eta dagoeneko sarrera guztiak agortu dira. Azaroaren 8an jarri zituzten sarrerak salgai, eta Internet bidez nahiz Soreasuko lehiatilan izan da horiek eskuratzeko aukera. Guztira, 500 sarrera saldu dituzte. Sarrerak 7 euroan erosi dituzte herritarrek, eta kultur bonoa dutenek, erdi prezioan. Bi saio eskainiko dituzte igandean; aurrena, 11:30ean hasiko da, eta 16:30ean, bigarrena. Bestalde, Zumaian, abenduaren 23an ikusi ahal izango da obra. Bi emanaldi eskainiko dituzte Maria eta Joseko aretoan; 17:30ean lehena, eta 19:30ean bigarrena. Atzo jarri zituzten salgai bi emanaldietarako sarrerak eta, nahiz eta bazkalondoko lehen orduetatik ilarak sortu ziren, azkenean ez ziren sarrera guztiak saldu eta bi emanaldietarako geratzen dira. Aste honetan salgai izango dira, 11:00etatik 13:00etara, Alondegiko bulegoetan. 6 euroan daude salgai, eta, oraingoan, kopuru aldetik ez da mugarik  izango. Antolatzaileen arabera, "aurrekoa bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da" Go!azen 4.0. Hain zuzen ere, telebistan ikusten diren istorio eta gorabeherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna izango da.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide