Aranburu, Muniain, Unanue eta Yeregirentzat Punta Galeako 'wildcard'-ak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko azaroaren 28a

https://vimeo.com/237098629 Olatu handien batzordeak hartu du erabakia: Aritz Aranburu, Axi Muniain eta Indar Unanue zarauztarrak zein Imanol Yeregi zumaiarra gonbidatu ditu Punta Galea Challenge olatu handien txapelketara.
Besteak beste, surflarien olatu handietako ibilbidea, parte hartzea zein emaitzak izan dituzte kontuan lau wildcard-ak ematerakoan. Hain ordezkoak Adur Letamendia eta Roberto Letemendia zarauztarrak, Oier Bartolome debarra zein Iker Muñoz iruindarra izango dira. Txapelketa jokatzeko garaia zabalik dago urriaren 15etik eta martxoaren 31era arte iraungo du. Epe horren barruan, baldintza aproposak direnean jokatuko dute proba Getxon.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide