Untzillatxera irteera antolatu du Indamendik, iganderako.
Mañariatik abiatu eta Untzillatx gailurrean bukatuko dute ibilbidea Zumaiako Indamendiko kideek igandean. Ibilbideak guztira 8 kilometro izango ditu, 711 metroko desnibela eta 3 ordutan egitea aurreikusi dute. izango du gutxiborabehera. Autobus geltokitik egingo dute irteera, 07:30ean, eta eguerdirako bueltatuko dira. Izena goiko estankoan eman daiteke ostiral eguerdia baino lehen, telefono honetara deituta: 943-860357. Helduek 6 euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek 4 euro.