Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko areto handian bi emanaldi izango dira abenduaren 23an. Sei eurotan jarriko dituzte salgai sarrerak, eta bakoitzak, gehienez, lau eskuratu ahal izango ditu
Go!azen antzezlanaren bi emanaldi izango dira abenduaren 23an, Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko areto handian. 17:30ean eta 19:30ean izango dira saioak, eta sarrerak gaur jarriko dituzte salgai. Alondegiko Oxford aretoan eta Aitzubi pilotalekuan eros daitezke sarrerak, 18:00etatik 19:30era bitartean. Udalak adierazi duenez, sarrera erdiak pilotalekuan jarriko dituzte salgai, eta beste erdiak Oxforden. Bakoitzak, gehienez, lau sarrera erosi ahal izango ditu, eta sei eurotako prezioa izango dute.
Antolatzaileek adierazi dute antzezlana zazpi urtetik gorakoei zuzendutakoa dela, eta honakoa esan dute: "Haur txikiegiek eta jende helduak ez dezatela gaztetxoentzat aukera mugatu".