Alex Odriozola (Baleike.eus).
Txapelketa borobila osatu dute aurten herriko bodyboardlariek: Alex Odriozolak eta Alex Urangak jokatu dute maila nagusiko final handia, Andoni Izaga podiumeko hirugarrena izan da, eta zortzi onenen artean beste bi zumaiar izan dira, Xabier Urrestilla eta Unai Granados. Zumaiarrekin batera, Daniel Fonseca eta Jose Viaña portugaldarrak eta Jon Aymar miarriztarra izan dira maila nagusiko beste hiru protagonista nagusiak. Bereziki txalotzekoa Jon Aymarrek egindako ahalegina, junior mailan eta maila nagusian, bietan ikusgarri aritu baita: finala jokatu du junior mailan –Jon Atxega oriotarrak irabazi dio– eta finalaurrekoa maila nagusian –Alex Urangaren aurka–.
Albistea osorik irakurtzeko: Baleike.eus