Eskutik hartuta indarkeria matxistaren aurka, Zumaian

baleike.eus Aktualitatea. 2017ko azaroaren 25a

Zumaian eskutik hartuta, 'Emakumeen aurkako indarkeriari ez' lemapean (Baleike.eus).
Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, kontzentrazioa egin da eguerdian. Ehundik gora lagun elkartu dira Saregile plazan, emakume eta gizonezko, gazte eta heldu, indarkeria matxistaren aurkako aldarrian bat eginda. Jarraian, Beheko plazara bitarteko bidea egin dute bertaratutakoek, eskutik hartuta, Emakumeen aurkako indarkeriari ez lema zuen pankarta baten atzean.
Aurretik, Kolpe guztiak ez dira ikusten. Ireki begiak! kanpaina abian jarri duen emakume taldea Erribera kaleko hormaren aurrean elkartu da. Margotzeaz gain, zuzeneko musika ere izan da. Arratsaldean, berriz, 19:00etatik aurrera, manifestazioa egingo da Saregile plazatik abiatuta. Argazki bilduma ikusteko: Baleike.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide