Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol sailak antolatutako Ernestina de Champourcin 28. poesia lehiaketa irabazi du Imanol Ulacia zumaiarrak. Gaztelaniazko poesia lanen atala irabazi du, eta 2.000 euroko saria jasotzeaz gain, bere poemen liburua argitaratuko dute. Liburuak badu izena: Bar Kabi. 86 lan aurkeztu zituzten lehiaketako gaztelaniazko atalera, eta zumaiarraren lana nabarmendu du epaimahaiak.