Ana Carlota Dominguez. (Baleike.eus)
1963ko martxoaren 3an erditu zenAna Carlota Dominguezen ama Juana Donostia Ospitalean. Haurra hilda jaio zela esan zieten eta ez zuten ikusteko aukerarik izan. Haurra lapurtu zieten susmoarekin bizi izan dira Dominguezen guraso Juana eta Jose, isilpean eraman dute zama hori. Duela sei urte Ana Carlota ikertzen hasi zen arte. "Nire kabuz lortu behar izan dut informazioa, inork ez digu lagundu, baina aurrerapauso handiak egin ditugu". Epaiketa irekitzea ere lortu zuen, tentigantzak lortu ere bai, baina epaileak ez du aurrera segitzeko biderik ikusten. "Ez dauka akusatu garbirik, eta horregatik erabaki du epaiketa bertan behera uztea", dio Dominguezek.
Kolpea izan da berarentzat, ez zuelako halakorik espero, baina ikerketarekin aurrera segitzeko indarrak ez zaizkio agortu. "Gero eta garbiago daukagu gure senidea bizirik egon daitekeela, eta bere bila jarraituko dugu. Epaiketari esker dokumentazio asko eskuratu ahal izan dugu, eta badago nondik jarraitu ikertzen. Etsigarriena da ikerketa hauek senideok egin behar izatea. Fiskalek hartu beharko lukete horien ardura, baina orain arte bakarrik egon gara eta badirudi hala jarraitu beharko dugula".
Astelehenean Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordean egon ziren haur lapurtuen hainbat senide -tartean Dominguez-, beraien kasuen berri ematen eta laguntza eskatzeko.