Gaur, azaroak 25, Emakumeengana Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, indarkeria matxistaren aurkako aldarria kalera atera dute herritarrek Urola Kostan. Herriz herri egin dituzte elkarretaratzeak, eta ehunka lagun elkartu dira protestetan. Eguerdi partean egin dituzte kontzentrazioak eta protestak Aian, Azpeitian, Getarian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian. Arratsaldean egingo dituzte ekitaldi batzuk, Azkoitian kasu. Izan ere,
Woman in black ekitaldia antolatu du Azkoitiko Sostenipe taldeak gaur arratsalderako. Beltzez jantzi eta lurrean jarriko dira herritarrak, eraildako emakume denak irudikatzeko, 18:30ean, plazan. Herritarrei beltzez jantzita joateko deia egin die taldeak. Ondoren, 19:00etan, kontzentrazioa egingo dute.
Hona hemen, herrietako elkarretaratzeetako irudiak: