Zumaiako Berdintasun Guneko arduradunak. (Baleike)
Ane Isasmendi Berdintasun Guneko teknikaria, eta Leire Kortajarena Farapi Berdintasun kooperatibako langilea dira tailer hauek gidatuko dituzten bi arduradunak. Saio hauen helburua da gazteen artean berdintasunaren inguruko sentsibilizazio kanpaina egitea. "
Ez, ezetz da! lelopean jorratuko dugu berdintasunaren gaia, eta oinarrian, amodio erromantikoaren istorioa eta bere ondorioak landuko ditugu”, aipatu dute.
Hain zuzen, talde dinamika formatuan izango da tailerra. Hasieran,
post-iten bidez, azaroaren 25a zergatik ospatzen den argituko dute. “Parte hartzea bultzatu nahi dugu, eta gazteen iritzia ezagutu”, adierazi dute. Ondoren, fikziozko istorio baten bidez, gazteen artean gertatu daitezkeen diskriminazio, indarkeria edo antzeko egoerak jorratuko dituzte. “Zuzentasunetik atera, eta indarkeria zantzuak detektatzea da nahia. Orain arte egin ditugun saioetan, jarrera eta iritzi ezberdinak aurkitu ditugu mutil eta nesken artean. Batzuentzat indarkeria egoera argia dagoen lekuan, beste batzuentzat ez dago. Ondorioz, eztabaida sortu nahi dugu”.
Ostirala arte izango da Berdintasun Gunea Zumaian, eta guztira, hamar talde pasatuko dira bertatik. Arratsaldetan, Beheko Plazan kokatuko da autobusa, eta mahai inguruak eta hitzaldi irekiak egingo dituzte.