Daniel Carballo zumaiarra, Pilota Jokoko Munduko Txapelketan erreportari

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 23a

Kolonbiako Pasto hirian ari da jokatzen txapelketa eta Euskadiko ordezkaritzarekin joana da Carballo lanera.

Kolonbiara joan den Euskadiko ordezkaritza. Egunotan ari da jokatzen Kolonbiako Pasto hirian CIJBk (Confederacion Internacional de Jeu de Balle) erakundeak antolatutako Pilota Jokoko IX. Munduko Txapelketa, eta zumaiar bat bertan da. Daniel Carballo erreportari lanetara joan da txapelketara, hara lehiatzera joandako Euskadiko ordezkaritzarekin. Carballorekin hitz egin du Baleike.eusek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide