Kauldi Odriozolak Bidasoarekin berritu du beste bi urterako

Baleike.Eus 2017ko azaroaren 23a

Denboraldi honen amaieran bukatzen zitzaion kontratua zumaiarrari eta beste bi urtez luzatzeko akordiora heldu da Irungo eskubaloi taldearekin.

Kauldi Odriozola. (Baleike.eus) Kauldi Odriozola eskubaloi jokalariak Bidasoarekin berritu du beste bi urterako. Denboraldi honen amaieran bukatzen zitzaion kontratua zumaiarrari eta beste bi urtez luzatzeko akordiora heldu da Irungo eskubaloi taldearekin. Hirugarren denboraldia du Odriozolak Irunen. Lehenengoan, Asobal ligara igotzea lortu zuen; eta bigarrenean, elitean jokatutako lehenengoan, Asobalko hasiberri onenaren saria jaso zuen. Denboraldi honetan taldeko goleatzaile onena da, eta orain gutxi Espainiako selekzioarekin jokatzeko deia jaso zuen. Baina, lesio bat zela medio, ezin izan zuen joan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide