Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, Zumaiako emakume talde batek Kolpe guztiak ez dira ikusten. Ireki begiak! kanpaina abiatu du, indarkeria matxista salatzeko asmoz. Horretarako, Mikel Castellano herriko zortzi emakumei ateratako argazkiekin kartelak egin dituzte, eta behean ikus daitezke irudiak. Horrez gain, larunbatean, hilaren 25ean, Erribera kaleko horman mural bat margotuko dute, 11:00etan, eta, 19:00etan, manifestazioa egingo dute Saregile plazatik abiatuta.
Bestetik, Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak ere hainbat ekintza antolatu dute datozen egunetarako, eta, besteak beste, elkarretaratzea egingo dute larunbatean, 13:00etan, Saregileen plazan. Horrez gain, indarkeria matxista salatzeko herritarren hitzekin osatutako honako bideoa argitaratu dute.
https://youtu.be/qXU_rHih76k