Bihar ospatuko dute Zumaiako Inpernupe berrituaren irekiera festa

Baleike.Eus 2017ko azaroaren 23a

Azken asteotan itxita egon ondoren, ostiral honetan zabalduko dute Inpernupe berriro, aurpegi berrituarekin. Irekiera festa giroan egingo dute.

Irekiera festaren kartela. (Inpernupe) Hau da ostiraleko irekiera festarako prestatu duten egitaraua: - 19:00etatik aurrera, mokadutxoak debalde. - 20:00etan, preso eta iheslarien aldeko azken ostiraleko elkarretaratzea, Magnolioan. Taberna itxita egongo da. - 20:30ean, kontzertua: Physys versus Nomos.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide