Larunbatean, Xistera Zirkuitoaren barruan, Zumaiako Torneoko zesta punta partidak izango dira Aitzuri pilotalekuan. Bertan izango dira Euskal Herriko senior eta jubenil mailetako jokalaririk onenak, zumaiarrak barne: Unai Uranga, Gorka Segurola, Eduardo Agirre, Cristian Saez, Julen Lopez eta Joseba Agirre.
Goizeko 11:00etan hasita finalaurreko kinielak jokatuko dira eta 18:00etan finala izango da. Finala
streaming bidez zuzenean ikusi ahal izango da
www.xistera.eus-en. Sarrera doan izango da joan nahi duten guztientzat.