Santiago eremuko errepideko lanak, martxan. (Baleike)
Santiago hondartza eremuko errepidearen egokitzapen eta hobetze lanak hasi dituzte Zumaian. Batez ere oinezkoen segurtasuna bermatzeko egingo dituzte obrak. Horretarako, ibilgailuentzako erreien zabalera estutu egingo dute, 3,60 metrotik 2,75 metrora; eta oinezkoentzat babestutako pasabide bat jarriko dute, errepidea bi fasetan gurutzatu ahal izateko.
Altuna y Uria enpresa ari da obra egiten eta zortzi astetan bukatuko dutela aurreikusi dute. 142.275 euroko aurrekontuarekin esleitu dituzte lanak,
Ikusi lanetako argazki gehiago Baleike.eusen.