Emakumeen lehen entrenamendua. (Baleike)
Larunbatean Hernaniko neskak izan ziren Zumaian lehen entrenamendu saioa egiten. Beraien trainerua ere ekarri zuten eta uretako lehen saioa egin zuten Xabi Zabala entrenantzailearen aginduetara. Telmo Deunek ez du aurten emakumezkoen trainerua uretaratu. Bere momentuan Getariarekin ontzia atera zuten eta aurten Hernanirekin ateratzeko lehen pausoak ematen hasiak dira.