Asteburu honetan Euskal Herriko Surf Federazioak antolatutako Euskal Surf Zirkuituko hirugarren proba jokatuko da, Orroagan. Hilaren 18an eta 19an jokatzea aurreikusten dute antolatzaileek; izan ere, bi metro inguruko olatuak daude iragarrita egun horietarako. Atzo itxi zuten izena emateko epea, eta, guztira, 70 surflari ariko dira lehian: gizonezkoen open mailan 58 eta 12 emakumeenean. Bertan izango dira Euskal Herriko surflari onenak.
Txapelketa dela eta, zapatuan eta igandean, N-634 errepidea itxita egongo da Zumaiatik Zarautzerako noranzkoan, 07:00etatik 16:00etara bitartean.