Elena Irureta, zumaiar aktorea. (Argazkia: Onintza Lete)
Zumaia nolako herria da bizitzeko?
Bizitzeko lekurik onenetakoa dela uste dut, onena ez bada. Oso erosoa da, eta ikaragarrizko lekuak dauzka paseoan ibiltzeko. Toki lauetan nahiz mendian egin daitezke ibilaldiak, ibilbide asko baititu inguruan. Baserri batean bizi naiz ni, baina herritik nahiko gertu dut etxea, eta egunero jaisten naiz hondartzara edo portura bueltatxo bat ematera. Horrenbeste leku lasai daude herrian paseoan ibiltzeko!
Bestalde, dezenteko giroa dago Zumaian. Edozein egunetan, arratsaldeko zazpiak aldera kalera irten, eta beti egoten da jendea kalean. Mugimendu handia dago herrian. Kultur arloan ere Mireia Romatet [Zumaiako Udaleko kultur teknikaria] saiatzen da herrian zine eta antzerki eskaintza bermatzen. Zumaiatik igarotzen dira Donostian eta Bilbon estreinatzen dituzten ia obra guztiak. Beraz, uste dut Zumaia oso leku ona dela bizitzeko.
Ba al duzu bereziki maite duzun txokorik?
Zumaia ez da hain handia, baina edozein leku iruditzen zait oso polita: itsasargi aldea, Santio eta Itzurun hondartzak, Santio inguruko paseoak, San Migel aldea… Edozein lekutara joanda ere, guztiak dira politak. Ezingo nuke bakarra aukeratu.
Jarraitu irakurtzen Elena Iruretaren elkarrizketa
Gipuzkoako Hitzaren webgunean. Aipatutako atari horretan Zumaiari eskainitako
erreportajearen barruan argitaratu dute Iruretaren elkarrizketa.