Sona hartu duen herria

Gipuzkoako HItza 2017ko aza. 17a, 12:06

Industriari lotutako herria izan da Zumaia, baina turismoak bete-betean jo du herria azken urteotan, telesail eta film arrakastatsuetako agertoki izan delako, batez ere. Errealitate hori aztertuta, turismo plana garatzen hasi da Zumaiako Udala.

Zumaiako herrigunea, kirol portutik ateratako argazki batean. (Argazkia: Ihintza Elustondo) Azken urteotan sona handia hartu du Zumaiak, Urola Kosta eskualdeko udalerriak. Gipuzkoako kostaldean dago, eta bertan bizi diren ia 10.000 herritarrek ikusi dituzte euren herriko txokoak telebistako nahiz zinema pantailetako agertoki bihurtuta. Turismoaren gorakada handia eragin du horrek, baina, komunikabideetako zurrunbilotik harago, herriak badu beste hainbat ezaugarri, eta berezko izaera hori mantentzen jarraitzen du. Oier Korta (Zumaia, 1972) herriko alkatearen iritziz, inguru natural aberatsa dauka Zumaiak: "Hondartzaz eta mendiz inguratuta gaude, eta pasealeku ugari daude ibaiaren ondoan. Ibilbide asko ditu herriak, eta, distantzia txikian, orografia asko aldatzen da leku batetik bestera. Horrek berezi bihurtzen du herria". Jarraitu irakurtzen erreportajea Gipuzkoako Hitzaren webgunean. Bestalde, erreportaje honen barruan, Elena Irureta zumaiar aktorea ere elkarrizketatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide