Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan eskainiko dute emanaldia. 18:30ean hasiko da, Alondegiko Oxford aretoan.
https://www.youtube.com/watch?v=ZBzDt8gXGFA
Indarkeria matxistaren aurkako eguneko egitarauaren barruan, gaur, 18:30ean, Volar dokumentala emango dute Alondegiko Oxford aretoan. Emakunderen ekoizpen hori Berta Gaztelumendik idatzi eta zuzendu du. Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumek asteburu bat pasatuko dute elkarrekin, landan, beren egunerokotasunetik urrun. Beren bizi esperientzia azalduko diete beste emakumeei eta gizarteari.