Langabeak kontratatzeko lagunduko ditu enpresak Urola Kostako Udal Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 10a

Diru laguntza Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresei zuzendutakoa da

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzako diru laguntza deialdia zabaldu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Enpresa horiek langabeak kontratatzeko lagunduko ditu. 105.000 euro bideratuko ditu UKUEk horretarako. Eskabideak Urola Kostako Udal Elkartean aurkeztu beharko dira azaroaren 24rako, eta diru laguntzaren zenbatekoa 1.500 euro eta 9.000 euro artekoa izango da, kontratatzen den pertsonaren ezaugarrien eta kontratuaren iraupen eta lanaldiaren arabera. Laguntza jasotzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsona langabeak kontratatu beharko dira. UKUEk adierazi duenez, bereziki baloratuko dituzte emakumeak edota 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzen dituzten enpresen eskaerak. Kontratazioek 2017ko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasitakoak izan beharko dute

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide