Abenduaren 6tik 10era izango da 52. Durangoko Azoka, eta dagoeneko jakinarazi du Ahotseneak egun horietarako prestatu duen
egitaraua. Ahotseneak 10. urteurrena du aurten, eta Urola Kostako sortzaile hainbatek lan berrien aurkezpenak egingo dituzte bertan.
Hona hemen, eskualdeko musikariek eta idazleek egingo dituzten aurkezpenen datak eta orduak:
Abenduak 6, asteazkena:
- 19:00etatik 19:30era: Sofa taldeak II lana aurkeztuko du.
Abenduak 7, osteguna:
- 11:30etik 11:50era: Anjel Lertxundik Horma liburua aurkeztuko du.
- 13:00etatik 13:25era: Jon Maiak Berriak jaio ginen liburuaren inguruko solasaldia eskainiko du.
- 16:20tik 16:50era: Erokomerik Izan diskoa aurkeztuko du.
- 17:30etik 17:55era: Yoseba Peñak Ixo (1987) liburuaren inguruko hitzaldia eskainiko du.
- 19:00etatik 19:25era: Julen Garatek Argi estalia liburua izango du hizpide.
Abenduak 8, ostirala:
- 17:00etatik 17:30era: The Friday's Crewk Harresien gainetik diskoa aurkeztuko du.
- 19:00etatik 19:30era: Rodeo taldeak izen bereko diskoa aurkeztuko du.
Abenduak 9, larunbata:
- 12:20etik 12:50era: Bi Bala taldeak Arazo modernoak diskoa aurkeztuko du.
- 13:00etatik 13:30era: Trini Fox taldeak Letaginak diskoa aurkeztuko du.
- 13:00etik 13:25era: Uxue Alberdik Jenisjoplin eleberriaz hitzaldia eskainiko du.
- 17:00etatik 17:25era: Martin Bidaurrek Itzulera poema liburua aurkeztuko du.
Abenduak 10, igandea:
- 11:30etik 11:55era: Asier Serranok Denen mina da nirea poesia lana aurkeztuko du.
- 16:20etik 16:50era: Enekorak Maitatzea nahiago diskoaren zuzenekoa emango du.