Martin Ugalde beka jaso du Maddi Altuna zumaiarrak

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 9a

'Euskaldunon Egunkaria'-k eta 'Berria'-k genero gaietan zer eragin izan duten ikertuko dute Maddi Altuna zumaiarrak, Danele Sarriugartek eta Kattalin Minerrek. Atzo jaso zuten Berria fundazioak, Elkar fundazioak, Jakinek eta Martin Ugalde kultur parkeak antolatutako beka.

Danele Sarriugarte, Kattalin Miner eta Maddi Altuna beka jaso zuten egunean. (Baleike.eus) Euskaldunon Egunkariak eta Berriak genero gaietan zer eragin izan duten ikertuko dute Maddi Altuna zumaiarrak, Danele Sarriugartek eta Kattalin Minerrek. Izan ere, Berria fundazioak, Elkar fundazioak, Jakinek eta Martin Ugalde kultur parkeak Martin Ugalde beka eman diote hiru ikerlari horiei. Atzo eman zieten beka Martin Ugalderen izenean, Andoaingo kultur parkean. Irabazleek urtebeteko epea dute lan amaitua antolatzaileei bidaltzeko. Informazio gehiago, Berria.eus webgunean. https://www.youtube.com/watch?v=vJpy5YbgH80

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide