Argi ontzia garaile Zumaiako Klub Nautikoak antolatutako arrantza sarian

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 7a

Arrantza sariaren saridunak. (Baleike) Zumaiako Klub Nautikoak antolatuta, XIII. Arrantza Sariaren azken proba jokatu zuten larunbatean Aitz-txuri eta San Anton mendiaren artean. Hamahiru ontzik hartu zuten parte proban, eta sei ordutan, ahalik eta arrain gehien harrapatu behar izan zuten parte hartzaileek. Guztira, 117 arrain hartu zituzten, eta horietatik gehienak Asilei ontziarenak izan ziren (48 arrain eta 17,6 kilo). Azken proban Asilei ontzia nagusitu bazen ere, sailkapen orokorrean Argi ontziak lortu du lehenengo postua, sei puntu eta 28,9 kilorekin. Haren atzetik sailkatu da Asilei ontzia, sei puntu eta 24,67 kilo lortuta. Hirugarren postuan, berriz, Kaskabeltza ontzia geratu da, zortzi puntu eta 18,2 kilorekin.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide