Galdutako bi bizikletak. (Zumaiako Txinrrindularitza Elkartea)
Zumaiako Txirrindularitza Elkartean lapurreta egin dute, eta elkarteko kideak igandean ohartu ziren autoa eta beste hainbat material ostu zietela Gernikako Parkean duten garajean. Autoa eta material gehiena berreskuratu badute ere, oraindik bi bizikleta (irudian) falta zaizkiela adierazi dute. Inork ikusiz gero, Udaltzaingoarekin jar daitezela harremanetan esan du elkarteak.