Alebin nesken korrikaldiko irteera (Aritz Mutiozabal).
Makina bat korrikalari gazte elkartu dira gaur goizean Abendañoko belardian, Isidoro Unzuetaren omenezko eskolarteko kros txapelketa beteranoan parte hartzeko. Euria eta eguraldi kaskarra zegoen iragarrita, eta tarteka zapadarradak bota dituen arren, gogotik aritu dira lasterka Gipuzkoa osotik etorritako parte hartzaile gazteak.
Zarautz Kirol Elkartearen atletismoko atalak antolatuta, eta Unzueta zenaren familiako kideen laguntzarekin, sei lasterketa jokatu dituzte guztira. Benjamin, alebin eta infantil neskena nahiz mutilena; kategoria bakoitzean ibilbide eta distantzia ezberdinak korritu dituzte. Hona hemen proba bakoitzeko lehen hiru sailkatuak:
Benjamin neskak
1. Elene Urrestilla (Orioko Herri Ikastola)
2. Ane Gurrutxaga (Antoniano ikastetxea)
3. Nerea Urretabizkaia (La Salle ikastetxea)
Benjamin mutilak
1. Julen Gaztañaga (Orioko Herri Ikastola)
2. Lander Uranga (Zaragueta eskola)
3. Joseba Torres (Zaragueta eskola)
Alebin neskak
1. Jone Elcuaz (Jesuitak, Donostia)
2. Maier Olano (Laskorain, Tolosa)
3. Alba Irizar (San Benito, Lazkao)
Alebin mutilak
1. Mikel Aramendi (Pasaia Lezo Lizeoa)
2. Martin Iriondo (Orioko Herri Ikastola)
3. Ander Aramendi (Pasaia Lezo Lizeoa)
Infantil neskak
1. Ane Martin (Laskorain, Tolosa)
2. Naia Cartier (Zumaiako Herri Eskola)
3. Uxue Ortega (Karmelo Etxegarai, Azpeitia)
Infantil mutilak
1. Eneko Gaztañaga (Antoniano)
2. Josu Porta (Pasaia Lezo Lizeoa)
3. Beñat Elcuaz (Jesuitak, Donostia)