'Errementari' filmak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astean Ikusleen saria jaso du

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 3a

Paul Urkijoren lehenengo film luzeko aktoreen artean dira Kandido Uranga eta Maite Bastos

Errementari lanak lortu du film luze onenaren ikusleen saria Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 28. Astean. Sitgesko jaialdian estreinatu zuten Paul Urkijoren lehen lan luzea, eta harrera ona izan zuen. Errementari filmean lan egin duten aktoreen artean daude Kandido Uranga zumaiarra eta Maite Bastos oriotarra. Urangak errementariaren pertsonaia egiten du. Filmaren zati batzuk Aiako Agorregi inguruan errodatu zituzten iazko abendua eta aurtengo urtarrila artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide