Haitzetan mareak harrapatuta gelditu diren hiru lagun erreskatatu dituzte Zumaian

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 2a

(Argazkia: Baleike) Haitzetan mareak harrapatuta geratu diren hiru lagun atera behar izan dituzte gaur Zumaian. Eguerdi aldera izan da gertakaria. Bikote bat eta haien umea harrapatuta geratu dira Algorri eta Andikaerreka arteko kalan. Ezin zutela handik atera ikusita, larrialdi zerbitzuei deitu diete. Gurutze Gorria eta Ertzaintza bertaratu dira, eta zodiak bidez atera dute familia handik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide