Larunbateko Bilboko manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte eskualdean

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 2a

Datorren zapatuan, hilaren 4an, manifestazioa egingo dute Bilbon, Espainiako Gobernuak Kataluniari 155. artikulua ezarri izana salatzeko eta demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen alde. Hara joateko autobusak aterako dira eskualdeko hainbat herritatik. Azpeitian, 15:30ean abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik, eta izena Orkatz, Kantoi eta Berdie tabernetan eman behar da izena; Zestoan, Gurutzetik irtengo da, 15:15ean, eta interesatuek izena eman behar dute, Koiote tabernan. 17:00etan hasiko da manifestazioa, La Casillatik. Azkoititik ere antolatu dute autobusa, eta Zakelan, Latzen eta Etxe-Aitzen eman daiteke izena. Kostari dagokionez, Zumaian 15:15ean irtengo da autobusa, Etxezarreta kaleko geltokitik, Hortz Klinika aurretik, eta izena Alkartetxean eta Inpernupen emango dira. Zarautzen, berriz, 15:30ean abiatuko dira Eguzki taberna aurretik, eta izena Arranon, Eguzkin, Txiki Politen eta batzokian eman daiteke. Azkenik, Getariatik, berriz, 15:45ean abiatuko dira geltokitik, eta izena Harritarten eman beharko da. Bilbon, 17:00etan hasiko da manifestazioa, La Casillatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide