Zestoa eta Zumaia arteko bidegorriaren aldeko martxaren bideoa argitaratu dute

Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 2a, 11:33

Antolatzaileen arabera, guztira 500 lagun inguruk hartu zuten parte martxan; "oso gustura" daude ekimenaren "arrakastarekin"

Zestoa eta Zumaia arteko bidegorria egin dezatela eskatzeko martxa egin zuten joan zen larunbatean eta antolatzaileek adierazi dutenez, 500 lagun inguruk hartu zuten parte ekimenean. "Oso gustura" agertu dira martxak izan zuen "arrakastarekin", eta herritarrek lanean jarraitzeko "borondate handia" duela azpimarratu dute. Hurrengo helburua, beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren urteko aurrekontuetan Urolako bidegorri sarea amaitzeko partida txertatzea dela adierazi dute. Joan zen larunbateko martxan bildutako irudiekin bideoa egin dute antolatzaileek. Hemen ikus daiteke:   https://youtu.be/lTfiFT1ra2Y  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide