Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitian eta Azpeitian, Ibon Iparragirreren aldeko giza kateak egingo dituzte; gainontzeko herrietan, elkarretaratzeak izango dira
Bihar, hileko azken ostirala izanik, presoen eskubideen aldeko mobilizazioak egingo dituzte eskualdean. Azpeitian eta Azkoitian, esaterako, giza kateak egingo dituzte, 19:00etan hasita, eta Sarek adierazi duenez, garrantzia berezia izango dute biharko protestek, eta Ibon Iparragirre presoaren "egoera larria" salatuko baitute. Hiesa du preso ondarrutarrak, eta haren "berehalako" askatasuna eskatuko dute. Azkoitian, eliza atarian egingo dute giza katea, eta Azpeitian, plazan.
Gainontzeko herrietan, elkarretaratzeak egingo dituzte: Getarian, 19:30ean elkartuko dira, udaletxe aurrean; Zarautzen, 19:45ean egingo dute elkarretaratzea, udaletxeko plazan; Zestoan (plaza), Zumaian (Erribera kalea) eta Orion (plaza), berriz, 20:00etan elkartuko dira; eta, Errezilen, 20:00etan izango da elkarretaratzea.