Joxe Manuel Azkue 'Xiru'-ren oroimenezko bizikleta irteera izango da igandean

Baleike.Eus 2017ko urriaren 24a

Abuztuaren amaieran zendu zen Joxe Manuel Azkue Xiru, eta haren omenezko bizikleta irteera antolatu du Sastrakas taldeak iganderako. Goizeko 8:30ean aterako dira Lubaki kiroldegiaren paretik, eta 10:30ean, omenaldia egingo diote Elorriagan. Ondoren, 12:30ean, lore eskaintza egingo diote Itziarko hilerrian. Bazkaria ere egingo dute, eta hara joan nahi dutenek Xirula dendan eman ahal izango dute otordurako izena. Bihar izango da izena emateko azken eguna, eta 35 euro ordaindu beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide