Arroako bidegorriaren aldeko martxara deitu dituzte herritarrak, bideo bidez

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 23a

Iraetatik Narrondora arteko bidegorri zatia egitea eskatzeko martxa egingo dute larunbatean. Gai horren inguruko bilera egingo dute asteazkenean, Zumaiako Alondegian.

Arroako bidegorriaren aldeko taldeak eta Zestoako Astindu taldeak elkarlanean antolatuta, martxa egingo dute larunbatean –urriak 28–. Iraetatik Narrondora arteko bidegorria zatia egitea, eta, beraz, Urola bailarako sare osoa amaitzea eskatuko dute martxaren bidez. Bi ibilbide izango ditu martxak: bata Zumaiatik abiatuko da, eta, bestea, Lasaotik. Falta den bidegorri zatiaren gaia lantzeko, herri batzarra egingo dute asteazkenean –urriak 25–, 19:00etan, Zumaiako Alondegian. Zehazki, Moila bilera gelan elkartuko dira. Herritarrak martxara animatu daitezen, bideo bat osatu du bidegorriaren aldeko taldeak. Hona hemen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=d5qRV7hKluo

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide