Helene Alberdik hirugarren egin du Ibizako distantzia luzeko triatloian

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 23a

Zumaiako bizilagunak 07:08:24 denbora egin du Espainiako distantzia luzeko txapelketan.

Helene Alberdi, eskuinean. (Argazkia: Asier Olasagasti) Espainiako distantzia luzeko triatloi txapelketa jokatu zuten atzo –igandea– Ibizan, eta Helene Alberdi Zumaiako bizilaguna hirugarren postuan sailkatu zen, 07:08:24 denbora eginda. Alberdi lehen postuan atera zen igeriketa probatik, baina bizikletako zatia laugarren postuan amaitu zuen. Lan bikaina egin zuen lasterka, eta postu bat aurreratzea lortu zuen; hala, hirugarren amaitu zuen. Lehen sailkatua Anna Noguera izan zen, 06:52:23ko denborarekin; eta, bigarrena, Maria Puyol (07:04:56). Distantzia luzeko probetan, lau kilometro igerian, 120 kilometro bizikletan eta 30 kilometro korrika egin behar dituzte triatletek. Alberdik igeriketako proba 55 minutu eta 58 segundotan egin zuen; bizikletakoa hiru ordu, 51 minutu eta 45 segundotan; eta korrikakoa, bi ordu, 15 minutu eta 47 segundotan. Euskadi Irratian elkarrizketa egin diote kirolariari, eta lotura honetan entzun daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide