25 aldiz edo gehiagotan odola eman duten Urola Kostako herritarrak omendu dituzte Loiolan

Nerea Uranga 2017ko urriaren 22a

Gaur Loiolan omendu dituzten Urola Kostako odol emaileak. (Nerea Uranga) Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, ospakizun eguna izan dute gaur, igandea, Urola Kostako emaileek Loiolan (Azpeitia). 25 aldiz edo gehiagotan odola eman duten herritarrak omendu ditu elkarteak, dominak eta oroigarriak banatuta. Parte hartu duten odol emaileak honako herri eta auzoetakoak izan dira: Aizarnazabal, Arroa (Zestoa), Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Getaria, Itziar, Zarautz, Zestoa eta Zumaia. Meza ondoren, Gogartetxean egin dute domina eta oroigarri banaketa: 25, 40, 50, 75 eta 100 aldiz odola eman dutenek jaso dituzte. Ehun aldiz odola eman dutenak bi azkoitiar izan dira: Jesus Juaristi eta  Fernando Azpitarte (azken hau ez da joan oroigarri banaketara). Jesus Juaristi azkoitiarrak (eskuinekoa) ehun aldiz eman du odola eta gaur oroigarria jaso du Loiolan. (Nerea Uranga) [flickr_set id="72157661746569978"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide