Egoiliarrentzat gordetako aparkalekuen okupazioa %75 ingurukoa izan da Zumaian

baleike.eus Aktualitatea. 2017ko urriaren 21a

Uda partean estreinatu den aparkamenduak arautzeko sistema berriaren datuak eman ditu Udalak. Egoiliarrentzat gordetako aparkalekuen okupazioa %75 ingurukoa izan da bataz beste, eta ordainpekoena %37 ingurukoa izan da.

Ordainpeko aparkalekuak Arbustainen (Baleike.eus). Sistema kudeatzeaz arduratu den Ipark enpresak emandako zenbait daturen berri eman du Udalak, eta udazkenean gaia herritarrekin aztertu eta hobekuntzak egiteko asmoa azaldu du Udalak. Hauek dira Udalak emandako zenbait datu: Zumaian erroldatutako kotxe kopurua: 6.333 Erroldatutako kotxe kopurua, eremuka: -Ardantzabide: 421 -Alde Zaharra eta San Jose: 1.032 -Larretxo: 488 -Arrangoleta eta Amaiako Plaza: 1.227 -Narrondo, Oikia, Txikierdi eta Artadi: 275 -Poligonoa: 2.761 -Langileak: 129 Egoilar txartela eskatu dutenak: 2.547 Egoiliar txartelak, eremuka sailkatuta –hemen batuta daude, egoiliarrak, bigarren etxebizitzak, langile txartelak eta Oikia, Artadi, Narrondo eta Txikierdikoek eremu bakoitzean eskatutakoak–: -Ardantzabide: 517 -Alde Zaharra eta San Jose: 680 -Larretxo: 293 -Arrangoleta eta Amaiako Plaza: 928 -Langileak: 129 Azkenik, okupazio mailari buruzko datuak eman ditu Udalak, eremuka sailkatuta: -Ardantzabide: %73,97 (95 leku) -Alde Zaharra eta San Jose: %78,30 (1.186 leku) -Larretxo: %77,51 (174 leku) -Arrangoleta eta Amaiako plaza: %68,70 (265 leku) -TAO errotaziokoa (Moila eta Arbustain): %39,73 (84 leku) -TAO (Julio Beobide): %35,33 (88 leku) TAO sistemak suposatu duen kosteaz eta sortu dituen diru sarrerez Udalak oraingoz ez du daturik eman. Herritarrekin egingo diren bileretarako informazioa modu zabalagoan emango duela jakinarazi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide