Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, ospakizun eguna izango dute igandean (urriak 22) Urola Kostako emaileek Loiolan (Azpeitia). 25 aldiz edo gehiagotan odola eman duten herritarrak omenduko ditu elkarteak, dominak eta oroigarriak banatuta. Parte hartuko duten odol emaileak honako herri eta auzoetakoak dira: Aizarnazabal, Arroa (Zestoa), Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Getaria, Itziar, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.
Odol emaileek honako
egitaraua prestatu dute iganderako Loiolan (Azpeitia):
- 11:45. Loiolan bilduko dira ospakizunean parte hartuko duten odol emaileak.
- 12:00. Meza, Loiolako basilikan.
- 13:00. Gogartetxean batzarra eta diploma eta oroigarri banaketa.
- Ondoren, zerbait hartzeko aukera.
- 14.30. Lagunarteko bazkaria, Kiruri jatetxean.