Lanak astelehen goizean hasiko dira eta hiru eguneko iraupena izango dutela aurreikusi dute. Ostegunetik aurrera normaltasunera itzuliko dira autobusen geldialdiak.
Hiru egun horietan, Urola bailarako autobusen geltokia Estaziokoa izango da, beti ere Zumaiarako noranzkoan. Azkoitirako noranzkoan, aldiz, ez da aldaketarik izango eta ohiko lekuan hartu ahal izango dira autobusak.
Kostako zerbitzuan, Donostiarako autobusak Txomin Agirre kaiko geltokian bakarrik hartu ahal izango dira. Bueltakoan, Etxezarretan geldituko dira autobusak.