Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sedizio delitua leporatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalak fidantzarik gabeko behin-behineko kartzelaratzea ezarri die Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteari eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidenteari. Atzoz geroztik atxilotuta daude biak, eta haien askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Gure Esku Dagok Euskal Herri osoan, eta Urola Kostako herrietan ere egingo dituzte mobilizazioak.
19:00etan izango dira protestak, Junts lelopean. Azkoitian, Azpeitian, Zestoan eta Orion, plazan elkartuko dira; Zumaian, Magnolioan egingo dute elkarretaratzea; eta Zarautzen, Lege Zaharraren enparantzan bilduko dira.
"Herritarrak etorkizunaren jabe" izan daitezen eta "egoera larri hau" salatzeko kalera ateratzeko ordua dela azpimarratu du Gure Esku Dagok.