1936ko gerran eraildako hautetsien omenaldia egin dute Deban. (Azkoitiko Udala)
Espainiako Gerran –1936tik 1938ra bitartean– erail zituzten hautetsiak omendu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur eguerdian Deban. Hain justu, gaur 80 urte betetzen dira Debako alkate ohi Polentzi Markiegi jeltzalea fusilatu zutela, eta harekin batera, gerrako bi bandoek Gipuzkoako hamahiru udalerritako beste hemeretzi alkate eta zinegotzi fusilatu zituzten. Gaurko ekitaldian guztiak oroitu dituzte memoria berreskuratzeko helburuarekin, eta bertan izan dira Urola Kostako hainbat udal ordezkari: besteak beste, Azkoitiko alkate Javier Zubizarreta eta Miguel Angel Bastida Azkoitiko Udaleko zinegotzia, Aintzane Ezenarro
Gogora institutuko zuzendaria, Imanol Lasa
Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua, Oier Korta Zumaiako alkatea eta Aitor Bereziartua Azpeitiko Udaleko zinegotzia.