Alex Uranga Nazaren.
Joan den asteburuan hasi zen Alex Uranga Bodyboard World Tourreko proba jokatzen Nazaren (Portugal), eta lehen txanda pasatu ahal izan zuen, Gabriel Braga brasildarra ozta-ozta mendean hartuta. Final laurdenetarako txartela eskuratu zuen zumaiarrak, eta itsasoaren egoera tarteko, atzora atzeratu zen bigarren fase hori. Atzo, baina, lehen saiakeran txapelketatik kanpo gelditu zen. Alan Muñoz txiletarra eta Antonio Cardoso portugaldarra izan zituen aurkari, eta hirugarren eginda, kalean geratu zen. 11,6 puntu batu zituen Urangak, Cardosok 12,5 puntu eta Alan Muñozek 16,75 puntu.