Espainiako selekzioarekin jokatzera deitu dute Kauldi Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarra

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 9a

Alemaniaren kontra lagunarteko bi partida jokatzeko deitu du Espainiako hautatzaile Jordi Riberak Bidasoa taldeko jokalari zumaiarra.

Kauldi Odriozola. (Baleike.eus) Denboraldi berria aurrekoari jarraituz hasi du Kauldi Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarrak. Izan ere, eskubaloiko Espainiako selekzio gorenak taldearekin aritzeko deitu dio Odriozolari. Alemaniako Eskubaloi Federazioak 100 urte betetzen dituela-eta, lagunarteko bi partida jokatuko ditu Espainiak Alemaniaren kontra, eta norgehiagoka horietarako deialdietan sartu du Jordi Ribera hautatzaileak. Urriaren 28an Magdeburgen eta 29an Berlinen jokatuko dituzte partidak, eta urriaren 22an joango da taldea Alemaniara. Joan zen denboraldia ere oparoa izan zen zumaiarrarentzat. Izan ere, Asobal Ligan debuta egin zuen eskubaloi jokalari onena izendatu zuten Odriozola eta Espainiako gazteen selekzioekin hainbat garaipen lortu zituen; Munduko Txapelketa irabazi du aurten eta Europakoa iaz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide