Atzo hasi ziren Zestoako eta Zumaiako ondarea ezagutzeko antolatu dituzten bisita gidatuak. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, zementugintzari buruzko bisita gidatua egin zuten atzo Narrondo auzoan. Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroko (ZIIZ) kideek gidatu zuten saioa, eta zementugintzaren sektoreak Narrondon eta Zumaian izan duen garrantziaren inguruko azalpenak eman zizkieten bertaratutakoei. Honako lotura honetan irakur daiteke bisitaren kronika, eta hainbat argazki ere ikus daitezke.
Gaur egin dute bigarren bisita; hain zuzen ere, Zumaiako paisaia Yeregui erlojuen bitartez izeneko saioa egin dute gaur goizean Zumaian. Datozen asteetan, berriz, Zestoako ondare historikoa ezagutzeko aukera izango da. Izan ere, ostiralean Danbolinzulo koba ezagutzeko parada izango da, eta hilaren 21ean eta 28an Ertxiña mendiko lignito meatzaritza ondarea ezagutu ahal izango da.
Honako lotura honetan ikus daiteke bisiten gaineko informazioa.