Alex Uranga. (BAT Basque Team)
Bodyboard World Tourreko proba ari dira jokatzen egunotan Nazaren (Portugal), eta, kostatuta, baina Alex Uranga zumaiarrak final laurdenetarako txartela eskuratu zuen atzo. 13 puntu lortu zituen Urangak bere txandan, eta Gabriel Braga brasildarra mendean hartu zuen 0,5 punturen aldea aterata.
Gaur, igandea, ziren azken txandak eta final laurdenak jokatzekoak, baina itsasoaren egoera tarteko, gaurko saioa bertan behera utzi du antolakuntzak. Horrenbestez, aldaketarik ezean, asteazkenean jokatuko dituzte final laurdenak. Urangak Alan Muñoz eta Antonio Cardoso izango ditu aurrean final laurdenetan.