Gotzon Enbil. (Baleike.eus)
Gotzon Enbil (Zumaia, 1977) eta Mikel Egiguren (Donostia, 1977) puntistek uko egin diote Jai Alai World Tourren Espainiako selekzioarekin jokatzeari. Aste honetan Noticias Taldeak egindako elkarrizketa batean aurreratu dutenez, bi puntistak ez dira urriaren 26tik 31ra Biarritzen jokatuko den Munduko Kopan izango.
Bi kirolariek azaldu dutenez, hautatzaileen deia jaso ostean hausnartzen aritu ziren eta erabaki zuten Euskal selekzioarekin jokatu nahi dutela. Hartutako erabakiarekin ez dutela polemikarik eragin nahi azaldu dute.