Imanol Manterolaren bost argazki hauek osatu dute bilduma saritua. (Baleike.eus)
Irailaren 16an izan zen aurtengo Olarro Eguna, eta egun hartako egitarauaren barruan, Distira elkarteak antolatutako argazki rallya egin zen. Argazki lehiaketa horretako sari banaketa ekitaldia urriaren 18an egingo dute, baina antolatzaileek jakitera eman dute dagoeneko irabazlearen izena: Imanol Manterola. Argazkilari zumaiarraren bilduma izan da onena, epaimahaikideen ustetan. Bigarren saria Jose Luis Rodriguezek irabazi du; hirugarrena, Javier Lopez Fabianek; eta zumaiar onenarena, Peio Romatetek.