Abizenak euskaratzeko kanpaina jarri dute martxan Zumaian

Urola Kostako Hitza 2017ko urr. 6a, 17:24

Zumaiako Udalak jarri du martxan kanpaina grafia euskarara aldatu nahi duten lagunei horretarako erraztasunak eta aukerak eskaintzeko. Kanpaina urrian egingo dute, baina interesatuek urte osoan zehar egin ahal izango dute aldaketa.

Kanpainaren sustatzaileak. (Baleike.eus) Zumaiako Udalak abizenak euskaratzeko kanpaina jarri du martxan Zumaiako Udalak. Euskara Aholku Batzordearen ekimenez eta UEMArekin elkarlanean antolatu dute egitasmoa, eta abizenak euskaratu nahi dituztenak Bake Epaitegira joan beharko dute (Kantauri plaza, 6), honako agiri hauekin: errolda agiria, NANaren fotokopia, familia liburuaren fotokopia eta hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. Bake Epaitegian emandako eskaera orria bete eta sinatu beharko dute herritarrek, eta behin izapide horiek guztiak eginda, epaitegian bertan egingo dute abizenen grafia aldatzeko prozesu guztia. Aldaketa egitea doakoa izango da.
Argibide gehiago jaso nahi dituztenek Bake Epaitegira, 943-86 00 67 telefonora, deitu dezakete goizez edo euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide