Zestoa eta Narrondo arteko bidegorriaz hitz egiteko, bilera egingo dute astelehenean

Zestoako Hitza 2017ko urriaren 5a

Astindu taldeak deitu du bilera.19:30ean izango da, Zestoako Kultur Etxean.

Zumaia eta Narruondo auzoaren arteko bidegorria. (altair.com) Zumarraga eta Zumaia arteko bidegorriaren barruan, Zestoa eta Narrondo artean egiteko falta den zatia bukatzeko eskatzen ari da aspalditik Arroabeko herritar talde bat, eta gaia berriro mahai gainean jartzeko bilera deitu du Astindu taldeak. "Elkarlanean orain arte egindakoaz eta egin daitekeenaz iritziak partekatzea eta proposamenak lantzea" dira bileraren asmoak. Batetik, arroarrek bidegorriaren inguruko azalpenak emango dituzte bileran, eta orain arte egin dituzten ekimenak azaldu ere bai. Bestalde, martxa bat antolatzeko proposamena ere egingo dute. "Ahalik eta herritar gehienen atxikimendua" lortu nahi dute antolatzaileek; horregatik, bileran parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak. Datorren astelehenean –urriak 9– izango da, 19:30ean, Zestoako Kultur Etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide